Hilerri osteko herri-sarreran zeuden hamazazpi zuhaitzak bota ditu Aldundiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko abenduaren 4a

Botatako zuhaitzen motzondoak, errepide bazterrean.

Ondoan dauden etxeetako bizilagunen eskaera zen zuhaitzak kimatzeko; izan ere, arazoak izaten zituzten haize handiko egunetan apurtutako adarrekin. Aldundiaren erabakia izan da zuhaitz guztiak  moztea. Udalak, orain, motzondoak ere kentzeko eskaera egingo du.

Elgetara Karabietatik behera sartuz gero, hamazazpi zuhaitz handik egiten zieten harrera heldu berriei. Larrabilzearreko bidegurutzetik hilerri osteko tartean egon dira urte luzez, GI- 2639 errepidearen alde bietan.

Foru Aldundiko artapen-lanetako brigadak astelehenean moztu zituen guztiak. Kimatze eta mantentze-lanak egin dituzte GI-2639 errepideko hainbat puntutan, tartean San Roke osteko errepide zatian.

"Bizilagunen eskariz, Udalak kimatze lanak egiteko eskaera zuen egina. Astelehenean etorri ziren eta egoera aztertu ostean zuhaitz guztiak moztea erabaki zuten", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. 

Udal arduradunak uste du komeni dela motxondoak ere kentzea. "Bertan utzi dituzte eta arrisku iturri dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak