Elgetan ere Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dute gaur, abenduak 3. Eskolan ekintza bereziak egin dituzte ikasleek eta irakasleek eta arratsaldean txokolate-jana, DJ Kaktus-en saioa eta herri argazkia izan dira frontoian, Udalak eta Maala guraso elkarteak antolatuta. Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea garrantzitsua da Elgetan ere. Azken neurketen arabera, kale erabilera %57,9koa zen 2021ean –2017an, %61,8–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.