Plazan, kantxan eta kiroldegian, dantzan igaro dute eguna

Goiatz Arana Begiristain 2025eko azaroaren 29a

Indarkeria matxista salatzeko martitzenean egindako elkarretaratzearen ostean, Emakumea eta Kirola ekimenean murgildu dira Amantalak talde feministako kideak gaur, eta dantzan ibili dira batean eta bestean: zumba, erromeria, swing eta aretoko dantza saioak egin dituzte, eta tartean bazkaltzeko ere eseri dira elkarrekin, Ozkarbi elkartean. 15-20 lagunek egin dute bat egitarauarekin, eta "gustura" geratu dira.

Eguenean, bestalde, Elgetan dantzak izan duen historia jasotzen duen erakusketa zabaldu zuten, buztin gelan. Bihar arte egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak