Astelehenean, esaterako, Maider Arantzabal Sarasuaren eta Oier Larrañaga Iriondoren txanda izan zen. Binaka antolatuta, beste sei lagun aritu dira zeregin berdinetan beste lau arratsaldez.
Erabiltzaileei harrera egin, liburuak maileguan eman, irakurritakoak bueltan jaso, liburu bakoitza bere apalera eta bere kokalekura itzuli... Liburuzain batek egiteko asko ditu eta horiek ezagutu dituzte egunotan Elgetako hainbat neska-mutikok. Ekimenak, gainera, liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak hobeto ezagutzeko aukera eman die.
