Dantza jorratuko dute biharko Emakumea eta kirola ekimenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 28a

Elgetan dantzak izan duen historia jasotzen duen erakusketa zabalik da buztin gelan, atzotik.

Indarkeria matxista salatzeko martitzenean egindako elkarretaratzearen ostean, Emakumea eta kirola ekimenari begira jarri dira Amantalak talde feministako kideak.

Egun osoko egitaraua prestatu dute biharko, zapatua eta parte-hartzaileak 10:30ean elkartuko dira kiroldegian. Kafea hartu ostean zumba (11:15), erromeria (12:45), swing (16:30) eta aretoko dantza (18:30) saioak egingo dituzte. Ibone Ramosek gidatuko du zumba saioa, Bea Sarraoak eta Idoia Elkorok erromeria saioa, Esti Bravok aretoko dantzen saioa eta Maike Herrerak swing saioa. 

Erakusketa buztin gelan

Ekimenarekin lotuta, erakusketa ere prestatu dute eta ikusgai dago atzotik buztin gelan. Joakin Gastesik, Gregorio Santa Cruzek eta abar luze batek dantza mugimendua bultzatzeko herrian egindako lanaren berri jasotzen da bertan. Erakusketa domekara arte egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak