Prostatako minbiziari buruzko hitzaldia iragarri du Movember Elgeta taldeak eguenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 21a

Movember Elgeta taldeko zenbait kide iaz.

Josune Zubizarreta urologoak egingo du hitzaldia, 19:00etan, Ozkarbi elkartean. Ohitura osasungarriei, prebentzioari eta detekzio goiztiarrari buruzko gomendioak emango ditu.

Movember Elgeta taldeak hitzaldia iragarri du eguenerako, hilak 27. Zumarragako ospitaleko urologoa den Josune Zubizarreta Ozkarbi elkartean izango da eta prostatako minbiziari buruzko hitzaldia egingo du.

Prostatako eta barrabiletako minbiziaren aurkako borrokan oinarritzen den mugimendua da Movember, eta bailaran badaude horren alde borrokan dabiltzan hainbat talde, hala nola Arrasaten, Bergaran eta Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak