Frankoren irudi satiriko bat erakusten duen mosaiko bat egin du Intxortan Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, 78ko erregimena salatzeko. Modu horretan salatu gura izan dute trantsizioak ez zuela frankismoarekin "erabateko etenik" ekarri: "Batetik, bere horretan mantendu zuen frankismoan zehar indartu zen egitura ekonomiko kapitalista; beste aldetik, mugimendu iraultzaileen aurkako errepresioak ere jarraitzen du eta langileriari autodeterminazio eskubidea ukatzen zaio". Era berean, aldarrikatu du "borroka eta antolakuntza" direla" faxismoari aurre egiteko modu bakarrak", eta elkartasuna adierazi diete "frankismoaren kontrako borrokan, heriotza, torturak eta kartzela" jasan zituztenei.
Datorren abenduaren 6an, mobilizazioa egingo du EHKSk Durangon 78ko erregimenaren eta faxismoaren aurrean, langileok haustura politikoa lelopean eta ekintza hau hori lotuta dagoela adierazi dute.