Sarrimendira joan-etorria egin eta baba-jana proposatzen ditu Kantsatzekek azarorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 21a

Sarrimendi. (Argazkia: mendiak.eus)

Azaroaren 30erako, domeka, iragarri dituzte mendi irteera eta bazkaria. Izena emateko azken eguna hilaren 27a da.

Elgetako mendi taldeak Berriztik abiatuko du azaroko mendi irteera. Eguraldiak laguntzen badu, asmoa da Berriztik Sarrimendirako bidea egitea. Laburra eta erraza dela adierazi dute; "edozeinek egiteko modukoa".

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 27ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

Mendi irteerarako zein baba-janerako eman behar da izena. Prezioa egunean bertan kalkulatuko da, gastuen arabera.
 
Eguraldiak ez badu laguntzen, Elgeta inguruan egingo dute ibilbide bat.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak