Elgetako bolatokian jokatu zen tiraldia, zapatuan eta inguruko bolari gehienak elkartu ziren bertan. Markina-Xemein herrikoa den MX3T taldeko Jabi Urkidi izan zen onena, bederatzi txirlo jota.
Zazpi jo zituzten Jose A. Nuñezek (San Andres), Enara Montielek (Asola Berri) eta Xabier Loiolak (San Miguel). Bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Elgetako taldeko Gorka Bereziartua bosgarren sailkatu zen sei txirlo joka. Sei jo zituen, baita ere, zazpigarren sailkatutako Jabi Marino (MX3T).
Finala zapatuan
Zapatuan, hilak 22, jokatuko da txapelketako finala Aramaio auzoko Etxaguen auzoko bolatokian, 17:00etan. Bertan erabakiko dira sari guztiak eta ez da emoziorik faltako.
Une honetan Markiña-Xemeingo MX3T taldea doia lehenengo sailkapen nagusian. UDA eta Elgeta taldeak aurreratu ditu sailkapenean Elgetan jokatutako tiraldiaren ostean. Estu daude gauzak taldekako sailkapenean: Aretxabaletako UDA bigarren doa eta Elgetako taldea hirugarren. Hiru puntuko aldea dago hiruren artean.