Elgetako frontenis txapelketak baditu irabazleak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 17a

Txapeldunak txapelekin eta gainerako sariekin. (Argazkiak: antolatzaileak)

Aste bukaeran jokatu dira txapelketako finalerdiak eta finalak. Emakumeetan, Uxue Larreak eta Miren Gisasolak osatutako bikoteak jantzi du txapela. Gizonetan, berriz, Eñaut Arantzetak eta Ibon Unzetabarrenetxeak osatutakoak.

Hemeretzi bikote aritu dira nor baino nor eta aste bukaeran erabaki ziren irabazleak. Emakumeetan Uxue Larreak eta Miren Gisasolak osatutako bikoteak jantzi du txapela. Estibaliz Marcos eta Lierni Asurabarrenaren aurka jokatu zuten finala eta 25-14 nagusitu ziren. 

Gizonetan Eñaut Arantzeta eta Ibon Unzetabarrenetxearendako izan da sari nagusia. Finaleko aurkariak –Iosu Herran eta Paul Valgañon– ez ziren aurkeztu eta emaitza 25-0 izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak