'Emakumea eta kirola' ekimenak dantza izango du ardatz aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 13a

'Emakumea eta kirola' ekimeneko bazkaria, iaz.

Egun osoko egitaraua iragarri dute azaroaren 29rako; bazkarirako txartelak salgai daude Haizea tabernan.

Iaz egin zen Emakumea eta kirola ekimena Elgetan lehen aldiz. Amantalak talde feministak antolatua, pilota izan zuen ardatz.

Aurtengo egitaraua prest da eta antolatzaileek egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Azaroko azken zapaturako iragarri dute, hilaren 29rako.

Oraingoan, dantza izango dute ardatz eta ekintzak 10:30ean hasiko dira. Hainbat dantza saio izango dira: zumba (11:15), erromeria (12:45), swing (16:30) eta aretoko dantzak (18:30).

Hasi aurretik kafea hartzeko elkartuko dira emakumeak kiroldegian eta elkarrekin bazkaltzeko tartea ere hartuko dute. Bazkarirako txartelak salgai daude Haizea tabernan. Hilaren 23ra arte egongo dira salgai. Prezioa da 10 euro.

Amantalak talde feministako Ainara Belamendiak azpimarratu du hainbat kolektibotako emakumeak ari direla Emakumea eta kirola ekimena antolatzen. "Gurekin batera ari dira, esaterako, frontenisean aritzen den emakume taldea zein beste norbanako asko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak