Euskal Herriko hiru txirlo bola txapelketako bosgarren tiraldia jokatuko da zapatuan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 13a

Sebas Arantzabalek irabazi zuen Aramaion jokatutako txapelketako lehen tiraldia.

Tiraldia 17:00etan hasiko da Elgetako bolatokian eta antolatzaileek 70 bat parte-hartzaile aurreikusten dituzte. Tiraldi irekia da; edonork har dezake parte. Txapelketan diharduten bolarien puntuazioa bereizita hartuko da kontuan.

Urriaren 11n abiatu zen txapelketa Aramaion eta hilaren 22an jokatuko da finala Aramaioko Etxaguen auzoko bolatokian. Tartean, txapelketako lau tiraldi jokatu dira eta bosgarrena jokatuko da Elgetan. Zapatuan, hilak 15, jokatuko da Elgetako bolatokian, 17:00etan.

Elgetako bolariak maila onean

Txapelketan diharduen Sebas Arantzabalek azaldu du hamazazpi taldetako 70 bat parte-hartzaile elkartu ohi direla tiraldietan. "Elgetako taldea bigarren doa sailkapenean Aretxabaletako UDAren atzetik".

Bikotekako txapelketan Arantzabal bera eta Asier Azkarate bergararra lehen postuan daude beste hainbat bikoterekin berdinduta. Dena dago jokoan, hortaz.

Tiraldia irekia da. Edonork parte hartu dezake. Txapelketan lehiatzen diren parte-hartzaileen puntuazioak bereizita hartuko dira kontuan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak