Ozkarbi elkarteak joan zen asteburuan eman zion hasiera azaroko egitarau bereziari. Kontzertua eta mendi irteera egin zituzten.
Aste bukaera honetan, mahai-futbol txapelketaren txanda izango da. Zapatuan, hilak 15, jokatuko da 18:00etan.
Bi kategoria
Bi kategoria izango dira: 10-15 urte artekoena alde batetik eta 16 urtetik gorakoena bestetik. Izen-ematea doan izango da, parte hartzeko ez da ezinbestekoa Ozkarbiko bazkidea izatea eta mokadutxoa egongo da parte-hartzaile denendako.