Aurreko ikasturteetan herrian hainbat hitzaldi egin dituelako Elgetan aski ezaguna daMiren Ros trebatzailea. Bi saioko tailerra gidatuko du orain. Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin izenburupean, azaroaren 11n eta 18an egingo ditu saioak, udaletxeko areto nagusian, 17:30ean.
Haurren eta nerabeen gurasoendako eskaintza da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak egitasmoaren barruko ekintza da.
Interesa duten gurasoek izena eman behar dute, hezkuntza.elgeta@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Tailerraren helburua da "familiei baliabideak ematea eta haiek trebatzea seme-alabekin heriotzaz naturaltasunez hitz egin dezaten eta haien galderen aurrean erantzunak izan ditzaten". Prebentzioan oinarrituta, heriotzaren pedagogia egingo da