'Harira' saioan izango dira Ibon Unzetabarrenetxea eta Iker Laka martitzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urriaren 26a

Ibon Unzetabarrenetxea eta Iker Laka.

Elgetako alkate Ibon Unzetabarrenetxea eta oposizioan dagoen EAJko ordezkari Iker Laka Goiena telebistaren Harira saioan izango dira martitzenean, hilak 28an (20:00etan eta 22:00etan). Herriko kontuen gaineko galderak erantzungo dituzte. Herritarrek ere galderak egin ditzakete. Bidali asteleheneko 15:00ak baino lehen. Posta elektronikoz: berriak@goiena.eus; edo Whatsapp zein Telegram bidez: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak