Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, 50 bat elgetar Gasteizen izan ziren atzo eta Legebiltzarra ezagutzeko aukera izan zuten. EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Ubera herrikideak egin zien harrera. Besteak beste, Osoko bilkuren aretoa edo Legebiltzarreko batzordeen bilkura-aretoak bertatik bertara ikusi zituzten. Funtzionamenduaren inguruan ere berba egin zien Uberak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.