Autobusa Palestinaren alde zapatuan Arrasaten egitekoa den manifestaziorako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urriaren 21a

Debagoieneko Palestinaren Aldeko Sareak deitu du 19:00etan hasiko den elkarretaratzea. Autobusa antolatu dute Elgetatik. Izen-ematea zabalik da Haizea zein Janela tabernetan. Prezioa da 10 euro.

Irailaren 23an egin zuen manifestaziorako deia Debagoieneko Palestinaren Aldeko Sareak. Israel genozida, Palestina askatu lelopean deitu dute. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da, Arrasaten.

Bertaratu nahi duten elgetarrendako autobusa antolatu du Palestinaren aldeko Elgetako taldeak. Autobusa 18:00etan irtengo da plaza barrenetik. Bueltako autobusa 21:00etan irtengo da Arrasateko Lidl supermerkatutik.

Izen-ematea

Joan-etorria autobusean egin nahi dutenek Haizea zein Janela tabernetan eman behar dute izena. Apuntatzeko azken eguna eguena da, urriak 23. Prezioa da 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak