"Kostaldera ikuspegi ederra, eta barrualdera, berriz, mendiak eta mendiak, bata bestean atzetik, eta bidean, hainbat txoko polit", azaldu dute Elgetako mendi taldetik. Lau bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 23, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 5 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.