Ikasturteko lehen mintza-ekintza astro-behaketa izan da

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 13a

Berbalagun egitasmoa bueltan da Debagoienean eta joan den egubakoitzean egin zuten ikasturteko lehenengo mintza-ekintza bateratua. Ilatargi astronomia elkarteko kideen gidaritzapean, astro-behaketa bat egingo zuten.

Debagoieneko euskara elkarteek antolatzen dituzte Berbalagun egitasmoko taldeak herriz herri, eta baita mintza-ekintzak ere. Egubakoitzekoa Unibertsoan barrena euskaraz lelopean egin zuten eta ilargia, Saturno, galaxiak eta nebulosak ikusi zituzten.

Horrez gain, gogorarazi dute mintza-praktika taldeetan bidelagun zein bidelari aritzeko aukera dagoela oraindik. Asteroko ordubeteko saioez gain, hainbat mintza-ekintza egingo dituzte ikasturtean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak