Elgetako Udalak Hamabostaldi Berdea antolatu du, eta bihar, zapatua, izango du hasiera. Eibarko Harixan akademiako Miriam Izquierdok josteko makinaren oinarrizko funtzionamendua eta erabilera erakutsiko ditu, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hiru orduko saioa izango da eta ez dago izen-ematerik. Antolatzaileek eskatu dute nork bere josteko makina eta materiala eramateko.
Eguaztenean, hilak 15, Sorginbedarreko Oihanek Lekunberrik etxean sendabelarren baratze bat egiteko oinarrizko irizpideak emango ditu. Saioa 18:00etan izango da, liburutegian, eta bi ordu iraungo du.
Aixola erreka garbitzeko deia Hamabostaldiko ekintza nagusia erreka garbiketa izango da. Aixola erreka garbitzea da asmoa, eta Gazte Asanbladako kideekin elkarlanean egingo da. Herritarrak auzolanera deitu dituzte hilaren 18rako, 11:00etatik 14:00etara. Hil amaieran beste hiru ekintza izango dira.