Xalbadorpek antolatuta, sei ikastaro KZGunean egunotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urr. 11a, 09:00

Gasteizko Legebiltzarra ezagutzeko irteerarekin osatuko dute urriko egitaraua; izen-ematea domekan da, Ozkarbin.

Askotariko aplikazio digitalak erabiltzen ikasteko formakuntzak iragarri ditu Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak hurrengo bi asteetarako. Horien artean dira Google Fit, Wikiloc, Google Maps, Youtube, musika aplikazioak eta bidaiak planifikatzeko zein garraio publikoa erabiltzeko balio dutenak.

Formakuntza guztiak Elgetako KZgunean egingo dituzte, astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara. Interesatuek xalbadorpe@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 650 50 58 99 telefono-zenbakira deituta eman dezakete izena.

Eusko Legebiltzarra ezagutzeko irteera, berriz, hilaren 22an egingo dute. Izen-ematea domekan egin beharko da. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira 11:30etik 12:30era.

Podologoa eguaztenean

Urriko podologia kontsulta hilaren 15ean izango da, eguaztena, 08:45ean hasita. Txanda hartzeko deitu egin behar da: 653 74 19 64 (Uri Gallego).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak