36 gaztetxok eman dute izena euskal dantzen ikastaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urriaren 3a

Gaur bertan hasiko da ikasturtea, Eibarko Kezka dantza taldeko bi irakasleren gidaritzapean.

Aurten ere 30 lagunek baino gehiagok eman dute izena euskal dantzen ikastarorako; hain zuzen ere, 36 haur eta gaztetxo dira.

Udalak antolatuta, Eibarko Kezka dantza taldeko bi irakaslek gidatuko dituzte saioak urte honetan ere. Irune Saez izango da horietako bat; hirugarren ikasturtea izango du Elgetan.

Lehen saioa, gaur

Gaur, urriak 3, hasiko da ikasturtea. Entseguak barikuetan izango dira, eta, aurreko ikasturteetan moduan, lau taldetan banatuko dituzte umeak. HH-3- 5 eta LH-1-3 bitartekoen saioak 16:15-17:15 artean izango dira eta LH-4-6 eta DBHtik aurrerakoena, 17:15-18:15 artean. Eskolan eta kiroldegian izango dira entseguak.

Ikastaroan borobilean egiten diren euskal dantzak zein bestelakoak ikasiko dituzte, gaztetxoen adinaren araberako zailtasun mailarekin. Ferixa Nagusiko jaietako Herri Eguneko saioa ere prestatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak