Bertso eskola martxan jartzeko bigarren saiakera, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 30a, 14:10

Oñatiko bertso eskolako kideen saio bat.

Elgetako Udalak bultzatuta eta Gipuzkoako bertsozale elkartearen babesarekin, asmoa da astean ordubeteko bertso eskola saioekin hastea. LH4 mailatik aurrerako herritarrendako da, eta bihar, urriak 2, amaitzen da izena emateko epea.

Iaz ere egin zuen eskaintza Udalak, eta egon ziren izen-emateak baina ez taldea martxan jartzeko eskatzen zen gutxienekoa.  "Ekimen ederra dela iritzita aurten, berriro ere saiakera egitea pentsatu dugu", azaldu du Euskara zinegotzi Maialen Arnedok.

Ekimena 8 urtetik aurrerakoendako da. Taldea osatzen bada bertso eskolaren saioak urritik ekainera artekoak izango dira, astean behin, ordubetez. Bertsozale elkarteko kide batek gidatuko ditu. Ikasturte osoko matrikula 75 euro dira. Barikua baino lehen eman behar da izena udaletxean edo hemen.

Eskolako saioen gehigarri

Aurretik ere egonda dago bertso eskola Elgetan. Urte asko dira, ordea. Urte askoko etenaren ostean Herri Eskolan ekin zioten bertso saioei. Eskolan LH6ko ikasleek bertsolaritza tailerra jasotzen dute Bertsozale Elkartearen eskutik eta Udalarekin elkarlanean antolatuta. Ikasturte osoan zehar egiten dute saio bat hamabostean behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak