Urria oroimen historikoaren hilabetea izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 26a, 17:00

Aurreko urte batean egindako antzeztutako bisita gidatua.

Intxortako frontea ezarri zeneko 89. urteurrena ekarriko du gogora; lehen ekintza eguaztenean izango da.

Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Elgetako Udalak antolatuta, oroimen historikoaren hilabeteak bost ekitaldi izango ditu. Lehenengoak Josu Santamarina historialari eta arkeologoa izango du protagonista. Euzkadi en ruinas liburua aurkeztuko du eguaztenean, urriak 1, osoko bilkuren aretoan, 18:30ean.

Ekitaldi nagusiak, ordea, urriaren 4rako iragarri dituzte. 11:00etan, antzeztutako bisita gidatua abiatuko da Andra Mari plazatik, eta omenaldi ekitaldia zein lore eskaintza izango dira, 13:00etan, Intxortako Atean.

Eñaut Elorrieta antzokian

Urriaren 10ean, Eñaut Elorrietaren bakarkako kontzertua izango da Espaloia kafe antzokian. Saioa 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan udaletxean zein Entradium plataforman.

Udal ordezkariek agerraldia iragarri dute astelehenerako, hilak 29. Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago emango dituzte udaletxean, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak