Jaietan sokamuturra egon dadin sinadurak batzen jarraituko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 25a, 17:14

Herriko gaztetxo talde baten ekimena da, eta 200 bat sinadura batu zituzten Sagardo Eguneko azokan.

Ohiz kanpoko pankarta bat egon zen zapatuan Sagardo Eguneko azokan. Emon hitza herriari. Jaixak bai zezenak ere bai zioen. Herriko zortzi bat gaztetxoren ekimena izan zen. Sokamuturra nahi dute Ferixa Nagusiko jaietan, eta sinadurak biltzeari ekin diote. Goiz bakarrean 200 bat lortu zituzten.

Sinadurak biltzen jarraituko dutela esan dute. Urriaren 24an eta 25ean ospatzekoak diren Domingo Iturbe kaleko jaietan egingo dute hurrengo ekinaldia. Eskatzen dutena da sokamuturra egotea 2026ko Ferixa Nagusiko jaietan eta asmoa da bildutako sinadura guztiak Jai Batzorde batean aurkeztea. Urteak dira Elgetan ez dela sokamuturrik, eta ez da lehen aldia izango gaia Jai Batzordera heltzen dela.

Gaztetxoen ekimenak izan du oihartzunik Elgetatik kanpo ere. Bergarako Zezenak Instagram kanalean animo hitzak jaso dituzte eta mezuak milatik gora atsegite jaso ditu egun gutxiren buruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak