'Cabarett' antzezlana eskainiko du Oroimenak Antzerki taldeak, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 24a, 14:48

Oroimenak Antzerki taldeak aurreko urteetan Elgetan egindako emanaldietako bat.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, Cabarett antzezlanaren emanaldia izango da bihar, eguena, antzokian. ONCE Fundazioko Oroimenak Antzerki taldeak eskainiko du, 17:00etan. Sarrera librea da.

ONCE Fundazioko Oroimenak Antzerki taldeak urtero egiten du bisita Elgetara. Aurten ere Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideen gonbidapena jaso dute eta bihar, eguena, egingo dute Cabarett antzezlanaren emanaldia Espaloia kafe antzokian, 17:00etan.

ONCeko kideak diren eta itsuak diren edo ikusmen-desgaitasuna duten aktoreek osatzen dute Oroimenak Antzerki taldea. 

Clarabett antzezlana

Mari Carmen Holgadok zuzendua, zaharkituta dagoen karabet lokal batean kokatzen da istorioa. Komentua du izena lokalak eta ikuskizun berri bat antolatzen ari dira negozioa dagoen zulo ekonomikotik ateratzen saiatzeko. Entseatzen duten bitartean, kabaret izar handi bat itzultzen da lokalera, baina iragan ilun bat ezkutatzen du. Haren itzuleraren atzean, gainera, asmo desatsegina bat dago: mendekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak