1975eko Kintuak taldeak irabazi du aurten patata-tortilla lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 22a, 09:07

1975eko Kintuak taldea patata-tortilla lehiaketako sari nagusia jasotzen.

Hamasei taldek hartu zuten parte zapatuko Sagardo Egunean Gazte Asanbladak antolatutako patata-tortilla lehiaketan. 1975eko Kintuak taldeak jaso zituen bi sari nagusiak: tortilla onenaren saria eta tortilla originalenarena. Tortilla txarrenaren saria, berriz, Intxortako Gudariak taldeak eraman zuen.

Berezia da elgetarrendako Sagardo Eguneko patata-tortilla lehiaketa eta horrela izan da aurten ere. Hamasei taldek hartu dute parte eta ordu eta laurdeneko epean patata-tortilla bana prestatu zuten. Ostalaritzan diharduten hiru lagunek egin zituzten epaimahai lanak: Maria Cobok, Mari Carmen Salasek eta Ainhoa Estevezek. Honakoa da 2025eko patata-tortilla lehiaketako sailkapena. (Puntu berdinketa egon den taldeen artean zaporea atalean eskuratutako puntuazioak ebazten du sailkapeneko hurrenkera)

  1. 1975eko Kintuak: 55 puntu.
  2. Beheko Kale: 48 puntu. (zaporean 23 puntu)
  3. Kutrillu: 48 puntu. (zaporean 20 puntu)
  4.  ⁠Zuk esan: 44 puntu.
  5. Bultoko: 43 puntu. (zaporean 21 puntu)
  6. Intxorta Elkartea: 43 puntu. (zaporean 20 puntu)
  7. Ozkarbi: 41 puntu. (zaporean 22 puntu)
  8. Pueblo sin ley: 41 puntu. (zaporean 21 puntu)
  9. Faka faka: 39 puntu.
  10. Piratak: 37 puntu.
  11.  IraLi: 35 puntu. (zaporean 19 puntu)
  12. Herriko patatak: 35 puntu. (zaporean 15 puntu)
  13. Pedriton lagunak: 34 puntu.
  14. Goibeko: 32 puntu.
  15. BBQ: 31 puntu.
  16. Intxortako Gudariak: 24 puntu.
Erlazionatuak

Patata-tortilla lehiaketa, argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona ira 22, 08:00 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak