Zabalik da euskal dantzen ikastarorako izen-ematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko irailaren 22a

Euskal dantzak Elgetako jaietan 2023an.

Ikasturte honetan ere euskal dantzen ikastaroa antolatu du Elgetako Udalak. Interesatuek irailaren 25erako eman behar dute izena hemen.

Aurreko ikasturtean moduan lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira: HH 3-5 eta LH 1-3 bitartekoen saioak 16:15-17:15 artean izango dira, eta LH 4-6 eta DBHtik aurrerakoena 17:15-18:15artean. Ikasturte osoko prezioa da 75 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak