Bizkaia aldera proposatzen dute ikasturteko lehen irteera Kantsatzeke mendi taldeko kideek. "Ibilbidea Gernikan bertan hasten da eta hamasei kilometro ditu, baina, aldapa handirik ez, tarteka asfaltozko zatiak, eta guztira, 650 metroko desnibel positiboa. Mallagara iritsita, beherakoan Kosnoaga edo Haizerrotatik igaroko gara, berriz ere Gernikara itzultzeko", azaldu dute. Lau bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 18, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.