Xalbadorpek antolatuta, Artaxonara egin dute txangoa Elgetako 40 bat erretiratuk

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko irailaren 11

Xalbadorpe elkarteko lagunak, atzo, Artaxonan.

Atzo egin zuten egun osoko irteera eta gidari baten laguntzaz ezagutu zuten XI. mendeko harresi-multzoa. Xalbadorpek ekitaldi gehiago iragarri ditu irailerako.

Artaxonara antolatu du ikasturteko lehen irteera Xalbadorpe elkarteak eta 40 bat lagun izan ziren bertan atzo. Gidari baten azalpenekin bisitatu zuten Artaxonako harresi-multzoa. XI. mendekoa da. Jatorriz hamalau dorre almenadun bazituen ere, horietatik bederatzi geratzen dira zutik eta multzo osoak San Saturnino eliza-gotorlekua babesten du.

Iraileko egitaraua

Irailean burutuko diren hainbat hitzorduren berri eman dute Xalbadorpetik. Martitzenean, hialk 16, sukaldaritza ikastaro saio berri bat gidatuko du Loli Ibañezek. 17:00etan emango diote hasiera Ozkarbi elkartean. interesatuek deitu egin behar dute izena emateko: 617 18 49 30 (Loli Ibañez).

Podologo zerbitzua ere bueltan da abuztuko etenaldiaren ostean. Eguaztenean, hilak 17, izango da iraileko kontsulta, 08:45etik aurrera kultura etxean. Txanda hartzeko deitu egin behar da: 653 74 19 64 (Uri Gallego).

Hilaren 25erako, berriz, antzerkia proposatzen dute Xalbadorpetik. Oroimen antzerki taldeak Clarabett antzezlana eskainiko du 17:00etan antzokian.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak