Europako Mugikortasun Astea dela eta, bi ekintza daude iragarrita Elgetan. Piñu-koku elkarteko Koldo Izagirrek eta Ander Gorosabelek bizikletaren inguruko tailerra eskainiko dute eguaztenean, 18:00etan, herriko plazan. Udalak antolatu du tailerra. "Bizikletaren funtzionamendua azalduko dute: erabilera egokia zein den, nola doitu behar diren eserlekua, eskulekua, platerak, pedalak edo suspentsioak... Bizikletan gerta daitezkeen arazoak konpontzeko azalpenak eta gomendioak ere emango dituzte", azaldu dute antolatzaileek. Tailerra irekia da, eta adin guztietako herritarrendako.
Herri eskolan ere landuko dute mugikortasun jasangarriaren gaia. Lanketa berezia egingo dute, barikuan.
Ikastaroak eta zozketak
Debagoieneko Mankomunitateak ere bat egin du Mugikortasun Astearekin. Antolatuko ekintzak jasota daude mugikortasuna. debagoiena.eus helbide elektronikoan.