Palestinako genozidioa geratzeko elkarretaratzea herriko plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 6a, 10:57

Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herri osorako egin duen deiak erantzun izan du Elgetan. Elkarretaratzea egin dute Palestina sufritzen ari den genozidioa geratzea eskatzeko: "Ezin da gehiago luzatu ankerkeria hau. Gernikaren Euskal Herritik Palestinara doa gure oihua: Nahikoa da! Genozidioari ez!".

Hainbat herrietan egin dituzte aldarrikapenak, eta elkarretaratze amaieran irakurritako testuan "egoeraren larritasuna" gogoratu dute: "Nola gogortu liteke genozidio bat? Nola gogortu herri baten suntsiketa sistematikoa? Basakeria, masakrea, tortura… nola gogortu? Eta bai… Egunetik egunera terribleagoa da sarraskia… Zer da ba genozidioa etengabe gordintzen doan erabateko suntsiketa ez bada… Oihu lazgarriak isiltasun jasanezin azkenerako… Eta hemen, Palestinatik urrun, hitzak ere isilik daude, hutsik… Genozidio, sarraski, masakre, suntsiketa, tortura, basakeria… balioa galtzen dute gure etxeko sofan… kuxinen artean galtzen dira… esku artean dugun kafesnearen lurrunean..."

Argazkiak: Felix Irizar eta Aner Fernandez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak