San Roke egunaren bueltan batu dira elgetarrak

Hasier Larrea 2025eko abuztuaren 18a

Domeka eguerdian hasita, "gerraren kontrako santua" omendu dute herritarrek. Ondoren bapo jan dute pintxo-janean, bazkarian eta afari-meriendan, eta jokoetarako tartea ere izan dute. 

San Roke kaleko bizilagunen eskutik, egun pasa polita egin dute domekan Elgetan. 12:00etako mezan 92 urteko abadeak "San Rokek gaixotasunen, pobreziaren eta gerraren kontrako ahalegina" egin zuela azpimarratu du. Elizara bertaratu diren 35 bat lagunek egungo egoeragatik egin dute otoitz, gerrak eta genozidioak gogoan izanik.

Eguerdia pasata, pintxo-jana egin dute Txikiturriren trenean –Arantzabal txikixaren lekukoa hartuta– egindako hirugihar eta guzti. Hirurak bueltan frontoi zaharrean elkartu dira bazkaltzeko, eta jokoan ere aritu dira. Bukatzeko, afari merienda egin dute musikak lagunduta. 

(Argazkiak: Nerea Villa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak