Zein balorazio edo hausnarketa eragiten dizu epai honek?
Kezka handia sortzen ditu epaiak. Udaletxeetan euskara lehenesteko genituen tresnak murrizten dizkigu eta euskara bigarren maila batean zuten du. Hori onartezina da. Euskararen normalizazioan oztopoak jarri nahi dizkigute eta horrek gogorarazten ditu borrokan jarraitu behar dugula gure hizkuntza defendatzeko eta bultzatzeko.
Elgetako Udalen egunerokoan euskara da nagusi? Kexarik jaso duzue horregatik? Zenbat?
Gure udalean euskara da nagusi eta hori horrela izan dadin lanean jarraituko dugu. Ez dugu kexarik jaso horregatik, euskara eskubide bat da, lehenetsi eta bermatu beharrekoa, herritarrek aukeratu nahi duten hizkuntzan harrera egiteko bermatzen dugun bezalaxe.
Udalean jarraituko duzue orain arte moduan lanean?
Euskara ez da luxu bat, eskubide bat baizik, eta, gainera,, hizkuntza gutxitua izanik gure betebeharra da hura babestu eta sustatzea. Hortaz, berdin jarraituko dugu eta lan egingo dugu Elgetako udalean euskaraz bizi eta lan egiteko.