Gaizki aparkatutako ibilgailuei isunak jartzen hasiko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko uzt. 24a, 09:00

Asentzion gaizki aparkatutako hainbat ibilgailu.

Hiri-trafiko ordenantzaren hasierako onarpena onetsi du udalbatzak martitzenean egindako osoko bilkuran. Aparkatzeko debekatuta dauden espazioen berri ematen du ordenantzak, eta aipamen berezia egiten zaie Asentziori zein herriko espaloiei eta oinezkoendako guneei. Albistearen barruan dagoen bideoan daude ikusgai udal arduradunek osoko bilkuran emandako azalpenak.

"Elgetan, azkenaldian, ez dira zirkulazio arauak betetzen. Saiatu gara jakinarazpenekin, baina egoerak bere horretan jarraitzen du. Hala, herritarren segurtasunerako eta oinezkoen zein ibilgailuen arteko bizikidetza bermatzeko hiri-trafiko ordenantza prestatu dugu", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. 

Aparkatzeko debekatuta dauden espazioen berri ematen du ordenantzak, eta aipamen berezia egiten zaie Asentziori zein herriko espaloiei eta oinezkoendako guneei. "Arau-hausteekin lotutako isunen berri ere ematen du. Zigorra ezartzeko ahalmena alkatearena izango da", esan du Unzetabarrenetxeak.

Aho batez hartutako erabakia

Udalean ordezkaritza duten bi talde politikoek –EH Bildu eta EAJ– elkarlanean landutako ordenantza da, eta aho batez onetsi dute hasierako onarpena. Erakusketa publikoan egongo da, 30 egunez. Alegaziorik aurkezten bada, aztertu egingo dira. Bestela, onartu eta indarrean sartuko dira.

Ordenantza hemen dago ikusgai.

Argazkiak: Elgetako Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak