Uztaila bukatu aurretik, bost aukera egongo dira Intxortako frontea ezagutzeko. Hileroko lehen eta azken domeka guztietan bezala, hiru ordu eta erdiko iraupena duen bisita gidatua eskainiko dute Elgetako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarlanean. Bisita hori 10:00etan abiatuko da Espaloia kafe antzokian dagoen interpretazio zentrotik. Abuztuaren 3an ere egongo da egiterik. Kasu bietan ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
Bisita bereziak uztailean
Berrikuntza, aurten, uztaileko barikuetako eta zapatuetako eskaintza da. Bisita gidatu laburragoak izango dira; izan ere, lubaki-gunean dagoen Intxortako Atetik abiatuko dira eta bi orduko iraupena izango dute.
Barikuetako bisitak 16:00etan izango dira eta zapatuetakoak 10:00etan. Kasu horietan ere aurrez egin behar da eskaera.
Eskaerak egiteko kontaktuak dira: 943 79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.