Amaia Garitanok buru osasunari buruzko hitzaldia egingo du eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko uzt. 16a, 09:30

Amaia Garitano Elgetako botikan. (Artxiboko argazkia)

Urte luzez Elgetako botikari izandako Amaia Garitanok buru osasunari buruzko hitzaldia egingo du eguenean. Xalbadorpe elkarteak antolatua, udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 19:00etan.

Profesionalek zein gizarteak gero eta arreta handiagoa eskaintzen diote buru osasunari eta gaiaren inguruan arituko da Amaia Garitano eguenean Elgetan. Xalbadorpe elkarteak antolatu du hitzaldia eta herritar guztiei dago zabalik.

Herriko botikan makina bat urte lan egindakoa, ondo ezagutzen ditu elgetarrak Garitanok eta konfiantzazko giroan egingo dute berba arlo askotan oraindik ere tabu den gaiari buruz. 

Interesatuek udaletxeko areto nagusian dute hitzordua, eguenean, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak