Eguraldia lagun izan zuten eta ondo ibili zen 30 laguneko taldea Tolosaldean. Topic txotxongilo museoa bisitatu zuten eta Bidania-Goiatz herrira joan ziren bazkaltzeko. Arratsalderako Loiolara mugitu ziren. Ikasturte honetako azken irteera izan da.
Irailean Artaxonara
Irailaren 10erako antolatu dute hurrengo txangoa Xalbadorpe elkarteko zuzendaritzak. Nafarroa aukeratu dute eta Artaxona izango da helmuga Elgetatik 09:00etan abiatuta.
Izena eman nahi duten bazkideek domekan izango dute horretarako aukera, hilak 20. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira 11:00etatik 13:00etara.