30 gazte areto futbol txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko ekainaren 29a

Zapatuan jokatu zuten areto futbol txapelketa, kiroldegiko kantxan. Adin txikiko 30 gazte elkartu zituen ekintzak. Hiru talde aritu ziren nor baino nor gehiago, eta Elgeta 2011 taldea nagusitu zen. Parte hartzaile guztiek jaso zuten saria amaieran.

Txapelketa berezia da; izan ere, gazteek antolatzen dute. Iaz egin zuten lehenengo aldiz, seigarren mailakoen ikas bidaiarako dirua ateratzeko. Aurten berriz egitea erabaki dute, iazko antolatzaile berekin. Harrera ona izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak