DJ saioa, dantzak eta sua udako solstizioa ospatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 21a, 09:00

Urtero moduan, Maala guraso elkarteak ogitartekoak banatuko ditu kantxa inguruan, borondatearen truke.

Astelehena da aurten San Juan bezpera eta ohiturari jarraituz arratsaldean egingo dituzte elgetarrek udako solstizioaren bueltako ospakizunak. Maala guraso elkartea ari da antolaketa lanetan, Udalaren babesarekin eta jakinarazi dute ekitaldiak 17:30ean hasiko direla. Kiroldegi inguruan ospatuko dira guztiak. Sua ere betiko lekuan piztuko dute.

DJ Arnok emango die hasiera San Juan bezperako ospakizunei, eta 19:45ak arteko saioa egingo du gaztetxe ondoko lautadan 17:30ean hasita. Urtero moduan, 20:30ak bueltan ogitartekoak banatuko ditu guraso elkarteak. Kantxa inguruan izango da banaketa, eta borondatearen truke.

Iluntzen hasitakoan, berriz, gerturatuko dira elgetarrak skate parkearen ondoan dagoen San Juan pilora. Kalejiran egingo dute bertarainoko bidea 21:30ak bueltan, herriko trikitilariek eta dantzariek lagunduta. Dantzan egiteko aukera ere izango da. Txulalai, Chapeloise eta Zazpi jauziak prestatu dituzte. Elgetarrak parte hartzera gonbidatuta daude.

Ondoren piztuko dute sua txar guztiak bertan erretzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak