Intsektuendako hotelak egiteko auzolana deitu dute zapatu goizerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 29a, 09:50

Elgeta Herri Hezitzailea egitasmoko ingurumen taldeak egin du deialdia. Asmoa da intsektuendako hiru hotel jartzea herrian eta modu horretan polinizazioa sustatzea.

Helburua da intsektuendako hiru hotel egitea. Materiala batuta dago, lanketa ere eginda dago. Zapatu goizeko lana izango da muntaketa lanak egitea.

Auzolanean egitea proposatu du Elgeta Herri Hezitzailea egitasmoko ingurumen taldeak. Herri Eskolarekin elkarlanean egindako proiektua da eta LH1 eta LH2ko ikasleekin landu da gaia. Prozesuan zehar umeen batzordean landu dute gaia.

Umeek diseinatu zituzten hotelak otsailean eta martxoan kutxak ipini zituzten eskolan zein plazan hotelak egiteko materialak biltzeko. "Hotelen egiturak ingurumen taldekoek prestatu ditugu, eta zapatuko egitekoak izango dira egiturak kokatzea eta lotzea, materialekin betetzea eta hesiarekin tapatzea", azaldu du Hezkuntza batzordeko buru Kepa de Vegak.

Intsektuendako hiru hotel

Eskolako baratzean, eskolako urmaelean eta baratze parkean jarriko dira intsektuendako hotelak. Hiru izango dira, beraz.

Bizilekua eskainiko zaie intsektuei eta modu horretan polinizazioa sustatu.

Zapatuko auzolana 10:30ean abiatuko da, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak