Pello Alberdi 'Antontxabal' margolari elgetarra hil da

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 26a, 08:56

Domeka goizean hil zen Elgetan Pello Alberdi Zuazubiskar Antontxabal (Elgeta, 1958).  70eko hamarkadan hasi zen lehen margo erakusketak egiten eta lotura estua izan zuen inguruko margolariekin, bereziki Bergarako BEART taldeko margolariekin.

Denbora luzea eman zuen bergararrekin margotzeko lokala zein erakusketa guneak konpartitzen eta hainbat erakusketa egindakoa da han eta hemen. 1994tik 1996ra, esaterako, Japonian ere erakutsi zituen artelanak. Sariak eta bekak ere jaso izan ditu.

Artikulua eskaini dio GOIENAko zuzendari nagusi eta herrikide Iban Arantzabalek Etxebarri bere blogean. "Umetatik begiratu izan diot Pellori miresmen puntu batez. Arrazoia zein zen ez nekien orduan, baina gerora argitu zait orduko sentimendua. Begiratzen nion miresmenez. Miresmenez, artista zelako: ARTISTA. Hil egin da eta hori galera da kulturarentzako, elgetarrondako (...) Pellok ideiak modu originalean sortzeko gaitasuna izan du".

Alberdiren hainbat gaitasun azpimarratu ditu: sormena, adierazkortasuna, ingurua ikusteko gaitasuna, sentsibilitatea, irudimena, jakintza eta kultura, konpromisoa eta 'burugogortasuna', askatasun espirituala eta Elgetarekiko harremana. Testu osoa hemen irakurgai.

Hileta gaur, astelehena

Gaur, astelehena, izango da haren aldeko hileta elizkizuna Elgetako Andre Mariaren Zeruratzea parrokian, 19:00etan. Familiak Oroilore beilatokian hartuko ditu senide eta lagunak 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak