Frontenis zaletasuna bultzatzeko helburuarekin eta herriko gaztetxoendako ekintza bat antolatzeko helburuarekin egin du Elgetako Frontenis taldeak Frontenis Txiki saioa.
Barikuan egin zuten eta hogei bat gaztetxo elkartu ziren frontoian. Adinka antolatu eta hainbat norgehiagoka jokatu zituzten guztiek.
Amaitzeko, bi sari banatu zituzten. Kiroltasunaren saria Haizea Agirre Osarendako izan zen eta Jokalari trebeenaren saria Aimar Arantzeta Iribarrendako.