Zabalik da udaleku irekietan izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 16a, 09:15

Elgetako umeak 2023ko udalekuetan.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzendua, bost astez emango du zerbitzua Udalak. Familia interesatuek maiatzaren 30erako eman behar dute izena udaletxean.

Ekainaren 23an zabalduko ditu ateak udaleku zerbitzuak, eta uztailaren 24ra bitartean 09:00etatik 13:00ak arteko zerbitzua emango du astelehenetik barikurako lan egunetan. 2-14 urte bitartekoendako eskaintza da eta izen-ematea zabalik da hilaren 30era arte udaletxean, udal webgunean eta udala@elgeta.eus helbide elektronikoan. 

Prezioak dira astebete 40 euro, bi aste 60 euro, hiru aste 75 euro, lau aste 90 euro eta bost aste 105 euro. Hobariak daude bigarren haurraren kuotan, eta baita ere egoera ekonomikoaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak