Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa deitu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko maiatzaren 15a

Iazko lehiaketara aurkeztutako hainbat lan, tartean irabazlea –4 zenbakiduna–.

Lanak maiatzaren 26rako aurkeztu behar dira. Oinarriak ikusgai daude Elgeta.eus atarian. Saria da 100 euro.

Uztailaren 3tik 6ra ospatuko dira Ferixa Nagusiko jaiak eta batzordeak kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 26rako aurkeztu behar dira. Obra guztiek ondorengo idatzia eraman beharko dute: Ferixa Nagusiko jaixak 2025 Elgeta. Horrekin batera datak ere agertu beharko dira: uztailaren 3tik 6ra.

Oinarriak ikusgai daude Elgeta.eus atarian. Urtero moduan, aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da eta herritarren botoekin aukeratuko da irabazlea. Saria da 100 euro.

Iaz hamahiru kartel heldu ziren lehiaketara eta Zaldibarko Itxaso Gaztelurrutiak irabazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak