Hiru lan saio izango ditu Iraunkortasunari hamaika begirada jardunaldien bigarren edizioak eta Elgetan izango dute hasiera. Lehen saio hori Espaloia kafe antzokian egingo dute hilaren 21ean –eguaztena–, 17:00etatik 19:00etara. Erronka demografikoaren aurrean herri txikiek duten etorkizuna izango dute aztergai.
Saioa euskaraz izango da eta hiru atal izango ditu:
- Herri txikia Debagoienean, 2030. Imanol Esnaola (Gislan).
- Erronka demografikoaren aurrean, esku-hartze komunitarioa. Zuriñe Mindegia (Zabalduz kooperatiba)
- Auzosare, auzozaintza sare pubkiko-komunitarioa: Legorreta, Herria bidelagun. (Legorretako Udala)
Elgetako Udala, Ixotzen kooperatiba, Debagaraia Landa Garapen Elkartea eta Debagoiena 2030 dira antolatzaileak.
Aramaion ere antzerako saioa egingo dute, baina ekainaren 4an Sastiñan.
Ekitaldi nagusia, Arantzazun
Iraunkortasunari hamaika begirada jardunaldietako ekitaldi nagusia Arantzazuko Gandiaga topagunean izango da maiatzaren 28an, 09:30-14:30 artean. Bertan, iraunkortasunerako norabidea nola adostu izango dute aztergai hainbat adituk. Zuzenduta dago Debagoieneko eragile eta herritarrei, eta demokrazia deliberatiboan interesa duen edonori.
Jardunaldi nagusian izena emateko formulario hau bete behar da. Hizlariak honakoak izango dira.
- Jokin Bergara (Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Miren Larrea (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua).
- Naiara Goia (ArantzazuLab).
- Pau De Vilchez Moragues (UIB-ko Laboratorio Interdisciplinario sobre Cambio Climatico-ko zuzendariordea eta Asamblea Ciudadana por el Clima de Mallorca ekimenaren antotzaileetako bat).
- Pablo Garcia (Generalitat de Catalunya).