Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta egun osoko irteera egin du gaur argazkiko elgetar taldeak. Ordizian egin dute eguneko lehen geldialdia. Azoka ikusi eta bertan erosketak egiteko aukera izan dute. Donostia bisitatu ostean Aginaga sagardotegian bazkaldu dute eta ondoren Zarautzen ibili dira paseoan. (Argazkiak: Jose Antonio Ojanguren)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.