Kantsatzeke mendi taldeak Aloñari itzulia egitea proposatu du maiatzeko irteerarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 7a, 12:16

Maiatzaren 18rako iragarri dute irteera eta Urtiagainetik abiatuta lau bat orduko ibilbidea aurreikusi dute. Besteak beste Biozkorniako lepoa izango dute ibilbidean. Izen-ematea zabalik da maiatzaren 15era arte, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).

Eguraldi txarra tarteko iaz egin gabe gelditu zen mendi irteera proposatzen dute maiatzerako Kantsatzeke mendi taldetik. "Ea aurten eguraldia portatzen zaigun ibilaldi nahiko erraza eta polita baita eguraldi onarekin disfrutatzekoa", esan dute.

Aloñari itzulia

Urtiagainetik abiatuta Aloñari buelta ematea da asmoa. "Urtiagainetik ekin eta Biozkorniako leporaino joango gara igotzen poliki-poliki, aldapa handirik gabe, baina beti gora –700 bat metroko desnibela– ia osorik pistaz lasai joateko moduan. Artzai txabolen parajeetatik Aloñaren hegoaldea ezagutuko dugu".

Biozkornian egingo du hamaiketakoa taldeak eta beherakoan ezkerrerantz hartuko dute. "Bidezidor polit batetik eta Arkaitz, Buetreaitz eta Aloñaren iparraldetik Urtiagainera iritsiko gara. Hasieran erdi lau eta larre inguruetatik, eta gero behera hasitakoan, alertze eta, batez ere, pago artetik".

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 15era arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 5 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak