Iaz egindako tailerrak izan zuen harrera ikusita bigarren bat antolatu dute herriko talde feministatik. "Iaz Sortzen elkarteko kideekin egin genuen eta oso ondo joan zen. Hogei bat lagun elkartu ginen. Aurten beste elkarte batekin egitea pentsatu dugu eta Emagin elkarteko kide bat izango da gurekin", azaldu du Amantalak talde feministako Ainara Belamendiak.
Kontzientziazioa eta beldurra lantzea, indarkeriarekiko bizipenak konpartitzea, erantzun-alternatiba eta estrategietan sakontzea... dira saioaren helburuetako batzuk.
Tailerra doan da eta ez da aurrez izena eman beharrik. Antolatzaileek ura, estera eta arropa erosoak eramateko gomendioa egin dute.
Maiatzaren 16an hitzaldia
Hurrengo zapaturako, hilak 16, Ekua elkarteko kideen hitzaldia iragarri dute Amantalak talde feministatik. Histerikoak eta marikoiak izeneko hitzaldia izango da liburutegian, 19:30ean.