Astelehenean hasiko da Euskaraldiko txapa banaketa Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 3a, 10:00

Udal liburutegia izango da banaketa-puntua, eta kalean ere egongo dira mahaiak, maiatzaren 9tik 11ra.

Ahobizi zein belarriprest txapa berriak izango ditu laugarren Euskaraldiak, eta, Elgetaren kasuan, udal liburutegia izango da banaketa-puntua. Hala, bertatik pasa beharko dute txapak jasotzera maiatzaren 15etik 25era egitekoa den Euskaraldian parte hartzekoak diren euskaltzaleek.

Txaparekin batera euskaltzaleek ariketa ondo egiteko gomendioak jasotzen dituen orri-markatzaile bat eta Euskaraldia Hikan izena emanda egonez gero H pegatina ere jasoko dituzte.

Euskaraldia batzordeak kalean ere ipiniko ditu mahaiak; maiatzaren 9an, 10ean eta 11n izango da.

Txapak doan dira, baina izena emanda egon behar da jaso ahal izateko, eta izen-ematea Euskaraldia.eus atarian egin daiteke.

Entitateei dei berezia

Enpresak, komertzioak eta elkarteak entitate moduan izena ematera deituta daude. Elgetakoek postaz jaso dute informazioa.

Elgetako Euskaraldia batzordeak maiatzaren 14an egingo du hurrengo batzarra, 19:00etan, Ozkarbi elkartean. Irekia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak